HITZORDUA HARTU +34 943 254 616 edo idazkaritza@garatu.org
Ikastaroak eta tailerrak
Profesionalentzako eta familientzako diziplinarteko prestakuntza antolatzeko asmoz, Garatun ikastaroak, tailerrak eta/edo hitzaldiak egiten ditugu. Prestakuntza-jardueren helburua haurren eta haien familien garapena eta parte-hartzea bultzatzea da.
Horretarako, ezagutza, prestakuntza eta esperientzia egiaztatua duten irakasleak ditugu.
Eta prestakuntza-jarduerak ezagutza teoriko-praktikoetan kokatuko dira, ebidentzia zientifiko eguneratuarekin baliozkotuta.
GURASO TAILERRA: KANPORA PIXOIHALA! NOLA HASI PROZESUA ETA NOLA LAGUNDU ZURE HAURRARI
Apunta zaitez, ez gelditu plazarik gabe!
Uda dator eta familia askok haurrari pixoihala kentzeko asmoan daude. Beroak, familian egoteko denbora izateak edota atsedenak lagungarriak direla pentsatuz. Egia esan, hala dira, baina era berean ezinbestekoa da haurra prest dagoen baloratzea…
Batzuetan, prozesua hastean haurra prest ez dagoenez, saiakeretan porrot egiten dugu eta korapilatzen zaigun zerbait izan daiteke.
Gure seme-alabei modu seguruan aurre egiten lagundu behar diogun garapen garrantzitsuaren mugarria da.
Tailer honetanazalduko dizuegu nola jakin dezakezuen momentua den edo ez, nola has zaitezketen prozesuarekin edota zer egin dezakezuen zuen haurrak komunean bere beharrak egitea zaila gertatzen ari bazaizue.
Talde txikia, plaza mugatuak.
Izen-emate epea zabalik ekainaren 28 arte.
IRAKURTZEN IKASTEKO NAHASMENDUEN ETA DISLEXIAREN DETEKZIOA, DIAGNOSIA ETA ESKU-HARTZEA 2en Edizioa
Matrikulatu zaitez 2024ko otsailaren 23a baino lehen!
Hizkuntza eta irakurketaren arteko harremana ulertzen, irakurketa arazoei eta dislexia kasuei aurrea hartzen, zailtasun horiek goiz identifikatzen, diagnosi on bat bereizten edota kontsultan edo ikasgelan esku hartze integral bat egiteko estrategiak eskuratzen ikasi nahi duten profesional eta irakasleei zuzendutako prestakuntza-ikastaroa da.
Jaitsi ikataroko programa
Jeitsi posterra
Izen-ematea egiteko galdetegia
GURASO TAILERRA ELKARREKIN HEZTEN: MUGAK ETA KOMUNIKAZIOA
Apunta zaitez, ez gelditu plazarik gabe!
Gurasoentzat haurren heziketaren erronka nagusietako bat muga eraginkorrak jartzen jakitea da. Haurrari emozionalki garatzen laguntzeko, erregulazio gaitasun egokiak dituen norbanakoa bihurtzeko eta modu positiboan erlazionatu ahal izateko bere ingurunearekin.
Tailer honetan muga kontziente, asertibo eta osasuntsuak jartzen ikasiko dugu, eta errespetuz komunikatzen, gure seme-alabei emozionalki laguntzeari utzi gabe.
3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako tailerra.
Talde txikia, plaza mugatuak.
Izen-emate epea zabalik apirilaren 28 arte.
IRAKURTZEN IKASTEKO NAHASMENDUEN ETA DISLEXIAREN DETEKZIOA, DIAGNOSIA ETA ESKU-HARTZEA
Matrikulatu zaitez 2023ko martxoaren 22a baino lehen!
Hizkuntza eta irakurketaren arteko harremana ulertzen, irakurketa arazoei eta dislexia kasuei aurrea hartzen, zailtasun horiek goiz identifikatzen, diagnosi on bat bereizten edota kontsultan edo ikasgelan esku hartze integral bat egiteko estrategiak eskuratzen ikasi nahi duten profesional eta irakasleei zuzendutako prestakuntza-ikastaroa da.
Jaitsi ikataroko programa
Jeitsi posterra
Izen-ematea egiteko galdetegia
ARGIAREKIN JOLASEAN
Martxoaren 26rako Olgetarekin elkarlanean antolatu dugun Argiarekin Jolasean formazioa berria. Formazio honetan modu praktikoan, argiarekin jolasteak dituen onurak eta bere jolaserako aldaerak ezagutu ahal izango dituzu. Gainera bertan ezagututako material eta jarduera proposamenak eskolako testuinguruan nola erabili genitzakeen ere landuko dugu. Izan ere argiarekin jolastea, gainontzeko jolasak bezala, haurraren garapenerako onuragarria baita.
Formazio hau hezitaileentzako zuzenduta dago.
Ikastaroa euskeraz izango da.
Jaitsi ikastaroko programa
Jaitsi ikastaroko posterra
Jaitsi izena emateko horria
HARREMAN ETA KOMUNIKAZIO GAITASUNAK TREBATZEN IKASTAROA
Garapenean erronkak dituzten haurrentzat inguruan dituzten beste haur eta helduekin harremantzen ikastea erronka handia izaten da batzuetan. Eta gaitasun sozialak eta komunikaziokoak ikasi behar dituzte esku-hartze espezifiko baten bidez.
Ikastaro teoriko-praktiko honetan, parte-hartzaileek garapenean erronkak dituzten haur eta nerabeekin harreman eta komunikazio trebetasunak lantzen ikasi ahal izango dute ikuspegi holistiko batetik, ezagutza alor desberdinetatik datozen estrategiak eskuratuz (TEACH, Hanen, DIR/Floortime®, Social Thinking…).
Ikastaro hau psikologo, neuropsikologo, logopeda, terapeuta okupazional eta hezkuntza arloko profesionalei zuzendua dago.
Jaitsi ikastaroko programa
Jaitsi ikastaroko posterra
Jaitsi izena emateko horria