gure zerbitzuak

NEUROPSIKOLOGIA:

Haur neuropsikologiak haurtzaroan eta nerabezaroan garunaren garapena aztertzen du. Garunaren garapenak eragina du, gaitasun kognitiboak, portaera eta aprendizaia eskuratzean.

Zein kasutan da beharrezkoa behaketa neuropsikologiko bat egitea:

  • – Ikasteko zailtasunak izanez gero.
  • – Portaera-zailtasunak izanez gero.
  • – Garapeneko nahasmenduak izanez gero. ; TDAH, Autismoaren espektroko nahasmendua, Adimen-garapenaren nahasmendua, TEL abar.
  • – Ikaste prozesuetan nahasmendu espezifikoa daudenean: dislexia, diskalkulia eta/edo disgrafia.
  • – Epilepsia izanez gero.
  • – TCE edota Kalte Zerebrala izanez gero.
  • – Garapeneko zailtasunak dakartzan gaixotasun genetiko bat izanez gero.

Garatu - ¿Quieres conocer todos nuestros servicios? Psicología

PSIKOLOGIA:

Haurren psikologia haurraren eta nerabearen garapen afektibo, emozional eta soziala aztertzen duen zientzia da.

Haurtzaroan, haurrak atxikimenduzko eta giza-harremanetako lehen loturak garatzen ditu; esperientzia horien bidez, bere nortasuna garatzen du, bai eta helduaroan bere ongizate psikologikoaren oinarri izango diren baliabideak ere.

Hazi ahala, haurrek bat-bateko umore-aldaketak, beldurrak, antsietatea, tristura, harremanak izateko zailtasunak, ohituren aldaketak etab. izaten dituzte. Gertaera horiek denboran luzatuz gero, adingabeak trebetasun emozionalean zailtasunak dituen adierazle da. Horrek eguneroko bizitzako gatazkak eta egoerak modu osasungarrian konpontzeko zailtasunak dituela adierazten du.

Zein kasutan da beharrekoa haurrak behaketa psikologiko bat egitea:

  • – Lo egiteko edota elikatzeko arazoak dituenean.
  • – Antsietatea, depresioa edota gogo-aldartean alterazioak dituenean.
  • – Portaera-arazoak dituenean. Oldarkortasuna adierazten duenean.
  • – Somatizazioak: buruko minak, digestio-minak… dituenean, arrazoi organikorik gabe.
  • – Beldur errepikakorrak eta fobiak dituenean.
  • – Lotsati eta uzkur agertzen denean.
  • – Pertsonen arteko harremanetan zailtasunak dituenean.
  • – Errendimendu akademiko bajua duenean.
  • – Adopzio-prozesu batetik datorrenean.

LOGOPEDIA:

Logopedia ahozko, idatzizko zein keinuzko hizkuntzaren patologien eta nahaste orofazialen azterketa, diagnostikoa, ebaluazioa eta tratamendua biltzen dituen diziplina da.

Zein kasutan da beharrezkoa haurrak behaketa logopediko bat egitea:

  • – Elikaduran zailtasunak dituenean: elikagai solidoetara igarotzeko, murtxikatzeko eta/edo irensteko zailtasunak daudenean.
  • – Hizkuntzaren garapenean atzerapena duenean. Ez du hitz egiten bere adineko haurrekin edo oso gutxi hitz egiten du.
  • – Hizketa artikulatzeko zailtasunak dituenean. Zaila da ulertzea hitz egiten duenean, 4 urtetik aurrera soinuren bat ahoskatzeko zailtasunak ditu, edo soinuren bat ez du esaten edo egokiak ez diren beste batzuk gehitzen ditu.
  • – Ahoa irekita hartzen duenean arnasa.
  • – Maiz edo modu jarraituan jartzen denean afoniko.
  • – Ahotsean oso aldaketa bortitzak dituenean.
  • – Soinuak bereizteko zailtasunak dituenean.
  • – Irakurtzeko edo zuzen idazteko zailtasunak dituenean.
  • – Komunikazio-nahasmendu bat duenean: hizkuntzaren atzerapen sinplea edota TEL.
  • – Garapeneko nahasmendua duenean: Autismoaren espektroko nahasmendua, Adimen-garapenaren nahasmendua, etab.
  • – Ikaste prozesuetan nahasmendu espezifikoa duenean: dislexia, diskalkulia edota disgrafia.
  • – TCE edota Kalte Zerebrala izan du, eta hizketa, ahots eta/edo komunikazio-zailtasunak dituenean.
  • – Garapeneko zailtasunak dakartzan gaixotasun genetiko bat duenean.

Garatu - ¿Quieres conocer todos nuestros servicios? Terapia Ocupacional

TERAPIA OKUPAZIONALA:

Terapia okupazionaleko zerbitzuan adinaren berezko jarduera eta zereginetan parte hartzeko zailtasunak dituzten haurrei laguntzen diegu. Haurrak garapenean zailtasunak dituenean, jarduera horietan parte hartzea mugatua du. Jolasaren bidez, haurrari bere gorputzarekin esploratzen laguntzen diogu, gorputza erabiltzen ikas dezan, ingurunearekin eta gainerakoekin elkarreraginean aritzeko estrategiak gara ditzan eta, horrela, bere parte-hartze optimo eta egokia errazteko.

Zein kasutan behar du haurrak terapia okupazionaleko behaketa bat:

  • – Loaren errutinak bereganatzeko zailtasunak dituenean.
  • – Elikadura-ohiturak eskuratzeko zailtasunak dituenean: elikagai solidoetara igarotzeko zailtasunak, dieta murriztua, mahai-tresnak erabiltzen ikasteko zailtasunak, etab.
  • – Atzerapena duenean garapen motore fin edota sendoan.
  • – Integrazio sentsorialeko arazo bat duenean. Zailtasun hauen inguruan informazio gehiago.
  • – Eguneroko jarduerak ikasteko edo era autonomoan egiteko zailtasunak dituenean: jantziak alderantziz janzten dira, lokarriak lotzen ikasteko, esfinterren kontrola lortzeko zailtasunak, komunean bere beharrak egiteko zailtasunak dituenean, ekintzak hauek egiten jakin arren ez du era autonomoan egiten, gauzak galtzen ditu, etab.
  • – Parte hartze sozialerako zailtasunak dituenean: parkean jolasteko, besteekin harremanak izateko zailtasunak…
  • – Ikasteko zailtasunak, eskolako lanak egiteko zailtasunak edota eskolako errendimendua bajua duenean: zailtasunak grafian, marrazketan, artaziak erabiltzean, konpetentziak lortzeko arazoak dituenean etab.
  • – Jarduera edota zeregin berriak egiten ikasteko zailtasunak baditu.
  • – Garapeneko nahasmendua duenean: TDAH, Autismoaren espektroko nahasmendua, adimen-garapenaren nahasmendua, TEL, etab.
  • – Ikaste prozesuetan nahasmendu espezifikoa du: dislexia, diskalkulia eta/edo disgrafia.
  • – TCE edota Kalte Zerebrala izan duenean.
  • – Garapenerako zailtasunak dakartzan gaixotasun genetiko bat duenean.