Arreta goiztiarra

HELBURUA:

Arreta goiztiarraren helburua haurren behar eta erronka iragankor edota iraunkorrei erantzutea da. Haurren baldintzak direla eta garapenean nahasmendu bat izateko arriskua izanez gero edota garapen goiztiarraren lorpenak eskuratzeko atzerapena dutenean aplikatzen den esku-hartze multzoa da.

Garaturen Arreta Goiztiarreko Programa haurraren garapen globala sustatzera zuzenduta dago, banakako esku-hartze programen bidez. Gurasoei seme-alabekiko lotura indartzen laguntzen diegu, errespetuzko hazkuntza sustatuz eta jolasa haurraren garapen eta parte-hartze aktiboa bultzatzeko bide eta tresna gisa erabiliz.

HAURREI ZUZENDUA:

– Goiztiarrak: haur goiztiarrak jaiotzean 1500 g baino gutxiago pisatu dutenak edota 37. astea baino lehen jaiotakoak.
– Lo egiteko eta elikatzeko errutinak bereganatzeko zailtasunak dituzten haurrak eta haurtxoak. Loa hartzeko eta loari eusteko zailtasunak, elikagai solidoetara igarotzeko zailtasunak, dieta murriztua, etab.
– Adineko garapeneko lorpenak eskuratzeko zailtasunak dituzten haurrak: Oinez berandu hasten direnak, hizkuntza garapenean atzerapena dutenak, esfinterren kontrola eskuratzeko atzerapena dutenak etab.
– Adinari dagozkion jardueretan parte hartzen ez duten haurrak, bakarrik jatea kostatzen zaien haurrak, arropa jazteko/eranzteko jardueretan parte hartzen ez duten haurrak etab.
– Helduekin edota beste haurrekin harremanak izateko erronkak dituzten haurrak.
– Etengabeko kasketaldiak dituzten eta lasaitzen zailak diren haurrak.
– Egoera eta testuinguru berrietara egokitzea kostatzen zaien haurrak. Eskolarako egokitzapena hilabeteetan luzatzen denean etab.
– Jolas interes murritzak dituzten haurrak.
– Jarduera berriak egiten ikastea kostatzen zaien haurrak, beren parekoek baino askoz gehiagotan errepikatu behar dutenak ikasteko.

Garatu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arreta Goiztiarreko Programak baimendutako Arreta Goiztiarreko Zentroa da.

Atencion a la infancia

Haurrentzako arreta

Garatun 6 urtetik gorako haurrentzako laguntza zerbitzua dago.

Haurra 6 urterekin hasten da lehen etapetan bereganatutako trebetasunak praktikan jartzen. Eta testuinguru zabal eta zorrotzago batean parte hartzen hasten da (derrigorrezko hezkuntzaren hasiera). Hori dela eta une horretatik aurrera zailtasunak isladatzen hasi daiteke haurra eguneroko aspektu desberdinetan, autonomia pertsonaleko trebetasunean, ikasketetan, garapen emozionalean, portaera arazoak adierazten edota parte-hartze sozialean erronkak izaten.

Nerabeentzako arreta

Nerabezaroa bizi-fase bat da, aldaketa ugari gertatzen dira maila organikoan, fisikoan, kognitiboan eta emozionalean. Garai horretan, nerabeak ardura berriak hartzen ditu, eta independentzia-sentsazio berria izaten du.

Bere nortasun pertsonala garatzen du, lehen haurtzaroan ikasitako balioak praktikan jartzen ikasten du, eta heldu adeitsu eta arduratsu bihurtzen lagunduko dioten trebetasunak garatzen ditu.

Batzuetan, aldaketa guzti horiek barneratzea ez da erreza izaten. Ondorioz nerabe batzuek zailtasunak adierazten dituzte. Independentzia-maila handiagoa izatea eskatzen duten erantzukizunak eskuratzeko orduan. Bigarren hezkuntzara igarotzerakoan ikasteko ohitura eta ikaskuntza prozesuetan erronkak dituzten nerabeek egokitzeko zailtasunak agertzen dituzte. Zailtasunak adierazi ditzakete identitate pertsonala garatzeko edota pertsonen arteko trebetasunak eskuratzen.