IRAKURTZEN IKASTEKO NAHASMENDUEN ETA DISLEXIAREN DETEKZIOA, DIAGNOSIA ETA ESKU-HARTZEA

by | osteguna, 2 Ots 2023 | Ikastaro

Irakurketa prozesua ikasteko arazoak nahiko ohikoak dira. Irakurmen-pobrezia, ikaskuntza-nahaste edo dislexia arazo bat bereizi ahal izatea funtsezkoa da esku hartze bat egiteko. Irakurtzen ikasteko arazoen eragina handia da garapen edota ikasteko arazoak dituzten haurrengan. Eta dislexia ikasketa nahasmendu gehiengo haundiena duena da, ikasketa arazoak dituzten haurren kasuen % 80a. Beraz, profesionalentzat eta irakasleentzat funtsezkoa da ulertzea zer den dislexia, nola agertzen den, nola diagnostikatzen den eta zein diren esku-hartze terapeutiko eta esku-hartze pedagogiko posible eta eraginkorrak.
Oinarrizkoa da ulertzea haur batek zer aurre-baldintza bete behar dituen irakurketaren ikaskuntzarekin hasi ahal izateko edota etorkizunean irakurketaren ikasketa prozesuan arazoren bat adierazleak zeintzuk diren ulertzea ikasgelan prebentzio lan bat egin ahal izateko. Hizkuntza gaitasunen, alfabetatzearen eta irakurtzen ikastearen arteko lotura ulertzea ere erabakigarria da prebentzio lan horretarako.

Funtsezkoa da behaketa on bat egin ahal izatea haurrak irakurketa mugatzeko sortzen ari den zailtasunak zeintzuk diren zehazteko, esku-hartze goiztiar batekin hasteko, eta hau kalitatezkoa izateko eta ondoren esku-hartzearen jarraipena egiteko.
Pronostiko eta bilakaera ona izateko, ezinbestekoa da logopedek, psikologoek, neuropsikologoek, irakasleek eta familiek norabide berean lan egitea. Ikastaroan, kontsultan eta ikasgelan kurrikulumean esku hartzeko eta egokitzeko zer estrategia mota erabili ditzakegun ikasiko dugu, haurrak irakurketarekin aurrera egin ahal izan dezan eta horrek garapen akademikoan mugarik eragin ez dezan.

Aukera bikaina da Florencia Salvarezza bezalako Dislexiaren gaian klinikan, irakaskuntzan eta ikerketan duen esperientzia profesionalarekin guretzat ikastaro hau prestatu izana.

ERE INTERES DEZAKEZU…

ARGIAREKIN JOLASEAN

ARGIAREKIN JOLASEAN

Martxoaren 26rako Olgetarekin elkarlanean antolatu dugun Argiarekin Jolasean formazioa berria. Formazio honetan modu praktikoan, argiarekin jolasteak dituen onurak eta bere jolaserako aldaerak ezagutu ahal izango dituzu. Gainera bertan ezagututako material eta jarduera proposamenak eskolako testuinguruan nola erabili genitzakeen ere landuko dugu. Izan ere argiarekin jolastea, gainontzeko jolasak bezala, haurraren garapenerako onuragarria baita.
Formazio hau hezitaileentzako zuzenduta dago.
Ikastaroa euskeraz izango da.
Jaitsi ikastaroko programa
Jaitsi ikastaroko posterra
Jaitsi izena emateko horria

HARREMAN ETA KOMUNIKAZIO GAITASUNAK TREBATZEN IKASTAROA

HARREMAN ETA KOMUNIKAZIO GAITASUNAK TREBATZEN IKASTAROA

Garapenean erronkak dituzten haurrentzat inguruan dituzten beste haur eta helduekin harremantzen ikastea erronka handia izaten da batzuetan. Eta gaitasun sozialak eta komunikaziokoak ikasi behar dituzte esku-hartze espezifiko baten bidez.
Ikastaro teoriko-praktiko honetan, parte-hartzaileek garapenean erronkak dituzten haur eta nerabeekin harreman eta komunikazio trebetasunak lantzen ikasi ahal izango dute ikuspegi holistiko batetik, ezagutza alor desberdinetatik datozen estrategiak eskuratuz (TEACH, Hanen, DIR/Floortime®, Social Thinking…).
Ikastaro hau psikologo, neuropsikologo, logopeda, terapeuta okupazional eta hezkuntza arloko profesionalei zuzendua dago.
Jaitsi ikastaroko programa
Jaitsi ikastaroko posterra
Jaitsi izena emateko horria

CURSO DE ESCRITURA MULTISENSORIAL

CURSO DE ESCRITURA MULTISENSORIAL

CURSO DE ESCRITURA MULTISENSORIAL BASADO EN EL PROGRAMA DE HANDWRITING WITHOUT TEARS®

Handwriting Without Tears® es un programa para la evaluación e intervención en la pre-escritura y escritura creado por la terapeuta ocupacional Jan Olsen. Este programa ha sido específicamente diseñado para ayudar a niños/as de entre 5 a 10 años que presentan dificultades con el proceso de aprendizaje y adquisición de la pre-escritura y escritura. Este programa permite al terapeuta ocupacional realizar una evaluación de los componentes que se requieren para la adquisición de la pre-escritura y escritura identificando cuales de ellas no están permitiendo a el/la niño/a aprender. Para después diseñar un plan de intervención dirigido a fortalecer las habilidades requeridas para la pre-escritura y escritura a través de estrategias visuales, auditivas, kinestétisicas, y táctiles que permiten al niño/a experimentar con la escritura de manera divertida.

A través de este curso pretendemos comprender el desarrollo de las habilidades de la función manual, la pre-escritura y escritura y su evolución en el neurodesarrollo. Además de aprender a usar herramientas de evaluación de los componentes y requerimientos para la escritura que nos permitan identificar las dificultades de cada niño/a que atendemos en el servicio para poder diseñar y planificar una intervención basada en el modelo HWT®. Así como a redactar informes y reportes que justifiquen las necesidades de el/la niño/a, los objetivos específicos de intervención y poder plasmar su evolución post intervención.

Descarga el Programa
Descarga el poster
Descarga el poster en euskera
Descarga el formulario inscripción