ARGIAREKIN JOLASEAN

by | astelehena, 28 Ots 2022 | Ikastaro

Martxoaren 26rako Olgetarekin elkarlanean antolatu dugun Argiarekin Jolasean formazioa berria. Formazio honetan modu praktikoan, argiarekin jolasteak dituen onurak eta bere jolaserako aldaerak ezagutu ahal izango dituzu. Gainera bertan ezagututako material eta jarduera proposamenak eskolako testuinguruan nola erabili genitzakeen ere landuko dugu. Izan ere argiarekin jolastea, gainontzeko jolasak bezala, haurraren garapenerako onuragarria baita.
Formazio hau hezitaileentzako zuzenduta dago.
Ikastaroa euskeraz izango da.
Jaitsi ikastaroko programa
Jaitsi ikastaroko posterra
Jaitsi izena emateko horria

ERE INTERES DEZAKEZU…

GURASO TAILERRA: NIRE SEME ALABAREN GARAPENA LAGUNDUZ, ZER EGIN DEZAKET AMA/AITA NAIZEN ALDETIK GARAPEN ANIZTASUNAREN AURREAN

Apunta zaitez, ez gelditu plazarik gabe!

Garapeneko erronkei aurre egitea ez da lan erraza familiontzat, ezagutza faltarengatik beldur asko agertzen zaizkigu eta seme-alaben etorkizunaren inguruan sortzen den ziurgabetasuna kudeatzea izugarria izaten da.

Familiei laguntzeko asmoan seme-alaben ezaugarriak identifikatzeko prozesuan eta guraso gisa duzuen zeregin garrantzitsuaz ahalduntzeko tailer hau antolatu dugu.

Talde txikia, plaza mugatuak.

Izen-emate epea zabalik maiatzaren 30arte.

Tailerraren informazio guztia

Izen-ematea

GURASO TAILERRA: KANPORA PIXOIHALA! NOLA HASI PROZESUA ETA NOLA LAGUNDU ZURE HAURRARI

GURASO TAILERRA: KANPORA PIXOIHALA! NOLA HASI PROZESUA ETA NOLA LAGUNDU ZURE HAURRARI

Apunta zaitez, ez gelditu plazarik gabe!

Uda dator eta familia askok haurrari pixoihala kentzeko asmoan daude. Beroak, familian egoteko denbora izateak edota atsedenak lagungarriak direla pentsatuz. Egia esan, hala dira, baina era berean ezinbestekoa da haurra prest dagoen baloratzea…

Batzuetan, prozesua hastean haurra prest ez dagoenez, saiakeretan porrot egiten dugu eta korapilatzen zaigun zerbait izan daiteke.

Gure seme-alabei modu seguruan aurre egiten lagundu behar diogun garapen garrantzitsuaren mugarria da.

Tailer honetanazalduko dizuegu nola jakin dezakezuen momentua den edo ez, nola has zaitezketen prozesuarekin edota zer egin dezakezuen zuen haurrak komunean bere beharrak egitea zaila gertatzen ari bazaizue.

Talde txikia, plaza mugatuak.

Izen-emate epea zabalik ekainaren 28 arte.

Tailerraren informazio guztia

Izen-ematea

IRAKURTZEN IKASTEKO NAHASMENDUEN ETA DISLEXIAREN DETEKZIOA, DIAGNOSIA ETA ESKU-HARTZEA 2en Edizioa

IRAKURTZEN IKASTEKO NAHASMENDUEN ETA DISLEXIAREN DETEKZIOA, DIAGNOSIA ETA ESKU-HARTZEA 2en Edizioa

Matrikulatu zaitez 2024ko otsailaren 23a baino lehen!

Hizkuntza eta irakurketaren arteko harremana ulertzen, irakurketa arazoei eta dislexia kasuei aurrea hartzen, zailtasun horiek goiz identifikatzen, diagnosi on bat bereizten edota kontsultan edo ikasgelan esku hartze integral bat egiteko estrategiak eskuratzen ikasi nahi duten profesional eta irakasleei zuzendutako prestakuntza-ikastaroa da.

Jaitsi ikataroko programa
Jeitsi posterra
Izen-ematea egiteko galdetegia