Integrazio Sentsoriala eta Auismoaren Ezaugarri Nuklearrak

by | asteazkena, 3 Mar 2021 | Ikastaro

Matrikula zaitez 2021ko maiatzaren 10a baino lehen!
Desberdintasun sentsorial horiek ezagutzea eta garapenean hauek duten eragina ulertzea eta eguneroko jardunean haurrari nola eragiten dion jakitea nahita ezkoa da TEA duten haurrek nola regulatzen diren ,arreta jartzeko duten gaitasuna, ingurunearekin elkarreragiten duten modua eta pertsoneki nola erlazionatzen diren ulertzeko. Horrela, TEA duten haurren ezaugarri indibidualei egokitutako esku-hartze klinikoak edota pedagogikoak diseinatu ahal izateko.
Ikastaroa arlo terapeutikoan eta hezkuntza-arloan haurrekin lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago.
Jaitsi ikastaroko programa
Jaitsi ikastaroko posterra
Jaitsi izena emateko horria

ERE INTERES DEZAKEZU…

GURASO TAILERRA: KANPORA PIXOIHALA! NOLA HASI PROZESUA ETA NOLA LAGUNDU ZURE HAURRARI

GURASO TAILERRA: KANPORA PIXOIHALA! NOLA HASI PROZESUA ETA NOLA LAGUNDU ZURE HAURRARI

Apunta zaitez, ez gelditu plazarik gabe!

Uda dator eta familia askok haurrari pixoihala kentzeko asmoan daude. Beroak, familian egoteko denbora izateak edota atsedenak lagungarriak direla pentsatuz. Egia esan, hala dira, baina era berean ezinbestekoa da haurra prest dagoen baloratzea…

Batzuetan, prozesua hastean haurra prest ez dagoenez, saiakeretan porrot egiten dugu eta korapilatzen zaigun zerbait izan daiteke.

Gure seme-alabei modu seguruan aurre egiten lagundu behar diogun garapen garrantzitsuaren mugarria da.

Tailer honetanazalduko dizuegu nola jakin dezakezuen momentua den edo ez, nola has zaitezketen prozesuarekin edota zer egin dezakezuen zuen haurrak komunean bere beharrak egitea zaila gertatzen ari bazaizue.

Talde txikia, plaza mugatuak.

Izen-emate epea zabalik ekainaren 28 arte.

Tailerraren informazio guztia

Izen-ematea

IRAKURTZEN IKASTEKO NAHASMENDUEN ETA DISLEXIAREN DETEKZIOA, DIAGNOSIA ETA ESKU-HARTZEA 2en Edizioa

IRAKURTZEN IKASTEKO NAHASMENDUEN ETA DISLEXIAREN DETEKZIOA, DIAGNOSIA ETA ESKU-HARTZEA 2en Edizioa

Matrikulatu zaitez 2024ko otsailaren 23a baino lehen!

Hizkuntza eta irakurketaren arteko harremana ulertzen, irakurketa arazoei eta dislexia kasuei aurrea hartzen, zailtasun horiek goiz identifikatzen, diagnosi on bat bereizten edota kontsultan edo ikasgelan esku hartze integral bat egiteko estrategiak eskuratzen ikasi nahi duten profesional eta irakasleei zuzendutako prestakuntza-ikastaroa da.

Jaitsi ikataroko programa
Jeitsi posterra
Izen-ematea egiteko galdetegia

GURASO TAILERRA ELKARREKIN HEZTEN: MUGAK ETA KOMUNIKAZIOA

GURASO TAILERRA ELKARREKIN HEZTEN: MUGAK ETA KOMUNIKAZIOA

Apunta zaitez, ez gelditu plazarik gabe!

Gurasoentzat haurren heziketaren erronka nagusietako bat muga eraginkorrak jartzen jakitea da. Haurrari emozionalki garatzen laguntzeko, erregulazio gaitasun egokiak dituen norbanakoa bihurtzeko eta modu positiboan erlazionatu ahal izateko bere ingurunearekin.

Tailer honetan muga kontziente, asertibo eta osasuntsuak jartzen ikasiko dugu, eta errespetuz komunikatzen, gure seme-alabei emozionalki laguntzeari utzi gabe.

3 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzendutako tailerra.

Talde txikia, plaza mugatuak.

Izen-emate epea zabalik apirilaren 28 arte.

Tailerraren informazio guztia

Izen-ematea