AURRE-IDAZKETAN ETA IDAZKETAN DAUDEN ZAILTASUNAK ULERTZEN ETA IDENTIFIKATZEN LAGUNTZEKO IKASTAROA

by | ostirala, 3 Abe 2021 | Ikastaro

AURRE-IDAZKETAN ETA IDAZKETAN DAUDEN ZAILTASUNAK ULERTZEN ETA IDENTIFIKATZEN LAGUNTZEKO IKASTAROA

Idazten ikasteko arazoak dituzten haurrek zailtasun sentsoriomotoreak, pertzepziozkoak edota praxikoak izaten dituzte, ondorioz, arkatza gaizki heldu, letrak nola osatu jakiteko zailtasunak izaten dituzte, letra alderantziz dagoen edo ez jakitea kostatzen zaie, edota hitzen arteko bereizketa desegokia egiten dute. Idazketa prozesua ikasteko zailtasunak dituzten haurrekin lan egiten dugun terapeuta okupazionalok horrelako egoerarekin aurkitzen gara egunero.
Ikastaro honen bidez, eskuz funtzioaren, aurre-idazketaren eta idazketaren trebetasunen garapena eta duten bilakaera ulertu nahi ditugu. Haur batek idazketarekin hasi ahal izateko zer baldintza bete behar dituen ezagutzea, eta idazketarekin zerikusia duten garapen-alderdiak zein diren eta nola mugatu edo eragin dezaketen ulertzea. Halaber, idazketa ikasteko zailtasunak dituzten haurrekin esku hartzean terapeuta okupazionalak duten rola, haurraren profil indibidualean oinarritutako idazketa ikasteko metodologia aukeratzearen garrantzia eta irakasleek eta terapeutek taldean lan egitearen garrantziaz haurren ikaskuntza eta jarduna errazteko.

ERE INTERES DEZAKEZU…

IRAKURTZEN IKASTEKO NAHASMENDUEN ETA DISLEXIAREN DETEKZIOA, DIAGNOSIA ETA ESKU-HARTZEA

IRAKURTZEN IKASTEKO NAHASMENDUEN ETA DISLEXIAREN DETEKZIOA, DIAGNOSIA ETA ESKU-HARTZEA

Matrikulatu zaitez 2023ko martxoaren 22a baino lehen!

Hizkuntza eta irakurketaren arteko harremana ulertzen, irakurketa arazoei eta dislexia kasuei aurrea hartzen, zailtasun horiek goiz identifikatzen, diagnosi on bat bereizten edota kontsultan edo ikasgelan esku hartze integral bat egiteko estrategiak eskuratzen ikasi nahi duten profesional eta irakasleei zuzendutako prestakuntza-ikastaroa da.

Jaitsi ikataroko programa
Jeitsi posterra
Izen-ematea egiteko galdetegia

ARGIAREKIN JOLASEAN

ARGIAREKIN JOLASEAN

Martxoaren 26rako Olgetarekin elkarlanean antolatu dugun Argiarekin Jolasean formazioa berria. Formazio honetan modu praktikoan, argiarekin jolasteak dituen onurak eta bere jolaserako aldaerak ezagutu ahal izango dituzu. Gainera bertan ezagututako material eta jarduera proposamenak eskolako testuinguruan nola erabili genitzakeen ere landuko dugu. Izan ere argiarekin jolastea, gainontzeko jolasak bezala, haurraren garapenerako onuragarria baita.
Formazio hau hezitaileentzako zuzenduta dago.
Ikastaroa euskeraz izango da.
Jaitsi ikastaroko programa
Jaitsi ikastaroko posterra
Jaitsi izena emateko horria

HARREMAN ETA KOMUNIKAZIO GAITASUNAK TREBATZEN IKASTAROA

HARREMAN ETA KOMUNIKAZIO GAITASUNAK TREBATZEN IKASTAROA

Garapenean erronkak dituzten haurrentzat inguruan dituzten beste haur eta helduekin harremantzen ikastea erronka handia izaten da batzuetan. Eta gaitasun sozialak eta komunikaziokoak ikasi behar dituzte esku-hartze espezifiko baten bidez.
Ikastaro teoriko-praktiko honetan, parte-hartzaileek garapenean erronkak dituzten haur eta nerabeekin harreman eta komunikazio trebetasunak lantzen ikasi ahal izango dute ikuspegi holistiko batetik, ezagutza alor desberdinetatik datozen estrategiak eskuratuz (TEACH, Hanen, DIR/Floortime®, Social Thinking…).
Ikastaro hau psikologo, neuropsikologo, logopeda, terapeuta okupazional eta hezkuntza arloko profesionalei zuzendua dago.
Jaitsi ikastaroko programa
Jaitsi ikastaroko posterra
Jaitsi izena emateko horria