UKIMEN HIPERSENTIKORTASUNA

by | asteartea, 16 Api 2024 | Berriak

Zer da ukimen-hipersentikortasuna?

Kontsultan egunerokoan laguntzen diegun haur batzuek gehiegizko erantzun atipiko bat dute ukimen-sentsazioei. Larritasuna, arbuioa, beldurra eta/edo haserrea eragiten diete ukimen-estimuluek. Nahi gabeko erreakzioa da, ezin dute kontrolatu, eta ondoez eta muga handiak eragiten dizkie eguneroko bizitzan.

Zentzumenen integrazioaren balorazioa egiteak lagundu egin diezaieke zure seme-alabari kasketaldi, ukapen etababarren atzean zer gertatzen den ulertzen.Baita ere nola lagundu egoera horiei konponbidea ematen.

Zure semeak edo alabak eguneroko jardueretan parte hartzeari uko egiten badio, dei iezaguzu, ez itxaron helduek bezala jokatzen ikasi arte edota bere burua kontrolatzen ikasi arte. Ez da jokabide kontua eta.

Post-a irakurri

ERE INTERES DEZAKEZU…

ZERGATIK NERE SEME/ALABAK EZ DITU ESFINTERRAK KONTROLATZEN

ZERGATIK NERE SEME/ALABAK EZ DITU ESFINTERRAK KONTROLATZEN

Zergatik ez ditu nire semeak/alabak bere esfinterrak kontrolatzen?

Komuneko beharrak hasetzen ikastea eta pixoihala erabiltzeari uztea kezka handia izaten da bai gurasoentzat bai haur batzuentzat, aldaketa haundia suposatzen bait du gainean egitetik komunean egiteak.

Haurrek 4 urte inguru dituztenean eguneko pixa kontrolatzeko gaitasuna izatea. Eta 6 urterekin ere gauez egin behar dute. Gauza bera gertatzen da kakaren kontrolarekin, 3-4 urte bitartean haurrek kaka kontrolatzeko gaitasuna izan behar dute.

Baina, batzuetan, adin hori igarotako haur batzuek ez dituzte garapenaren mugarri hauek lortu, eta zergatik gertatzen da hau?

Ohikoa da haur neurodibergenteetan edo garapenean erronkak dituztenetan ere mugarri hori lortzea zaila izatea.

Espero dugu lagungarri izatea, garrantzitsua baita garapenaren erronka hauei konponbide goiztiarra ematea, eragin handia baitute familien egunerokoan eta haurraren garapen psikologikoan ere.
Zure seme-alabak zailtasun hauek baditu, lagun zaitzakegu!

Ver el post