INTEGRAZIO SENTSORIALEKO ARAZOAK

Ingurunetik eta gure gorputzetik jasotzen ditugun sentsazioak antolatzeko trebetasuna funtsezkoa da haurraren garapen orekatua lortzeko. Sentsazioak prozesatu eta integratzea funtsezko oinarria da eguneroko bizitzako trebetasunak, garapen sozio-emozionala, funtzionamendu motorea eta aprendizaia konplexuak garatzeko.

Prozesamendu sentsoriala prozesu neurologikoa da, gure garunak gure gorputzari eta inguruneari buruzko informazioa jasotzen du, seinale horiek interpretatzen ditu eta aurkezten zaizkigun erronkei erantzuna emateko portaera antolatzen du. Normalean modu inkontziente eta automatikoan gertatzen den prozesua da. Gure garuna informazio asko prozesatzeko gai denean, erantzun espontaneoak eta errazak ematen dizkigu etengabe, gure portaera soziala ikasi eta antolatzeko.

Aldiz, sentsazioak prozesatzeko edo integratzeko gaitasunaren disfuntzio bat dagoenean, testuinguruari eta geure gorputzetik jasotzen dugun informazioa nahasia eta desantolatua da, eta, horren ondorioz, ezin diogu behar bezala erantzun, ulertu eta/edo jokatu.

Disfuntzio hauek ikus daitezke:

  • – Erregistro eskasa eta/edo modulazio desegokia, emozioak eta jokabideak erregulatzeko zailtasunak eragiten dituzte. Eta alerta-eta arreta-maila erregulatzeko zailtasunak.
  • – Diskriminazio eskasa eta/edo integrazioa; zailtasunak zerikusi handiagoa izango dute plangintza motorearekin, sekuentziazioarekin, mugimendurako baldarkeriarekin, jarrera-kontrolarekin eta abarrekin.

Txikienetan, alarma-seinale diren eta haurrak prozesamendu sentsorialeko arazoren bat duela adierazten duten ezaugarriak hauek dira:


  • HAURTXOAK


  • 2-3 URTEKO HAURRAK


  • 3-5 URTEKO HAURRAK


  • +6 URTEKO HAURRAK

HAURTXOEN ADIERAZLEAK:

  • - Tonu baxua (biguna) edo altua (zurruna) du.
  • - Ez zaio gustatzen ahoz behera egotea eta ez du buelta ematen.
  • - Zaila egiten zaio xurgatzea, hartualdiak luzatu egiten dira, nekatu egiten da eta erraz trabatzen da.
  • - Kosta egin zaio arrastaka hastea, esertzea, lau-oinean ibiltzea eta/edo zutik jartzea.
  • - Ez du ingurua aztertzen.
  • - Zaila da kontsolatzea, gehiegi eskatzen duen haurra da.
  • - Ez du zaintzailearen presentzia eta hartuemana behar lasai eta gustura egoteko.
  • - Ez zaio gustatzen pixoihala aldatzea, bainatzea eta/edo kremak ematea, ez eta janztea edo eranztea ere.
  • - Lo egitea kostatzen zaio.
  • - Ustekabeko estimuluei erantzun negatiboa ematen die (3 hilabetetik gorako haurtxoak).
  • - Besoetan egon behar du beti.
  • - Janari solidora pasatzea zaila da, ez zaio gustatzen elikagai berriak probatzea, ez zaio gustatzen janaria ukitzea, ez zaizkio gustatzen elikagaien testurak (6 hilabetetik gorako haurtxoak).

2-3 URTEKO HAURREN ADIERAZLEAK:

  • - Tonu baxukoa.
  • - Denbora guztian mugimendudun jolasetan jolasteko joera du, edo ez zaizkio gustatzen mugimendudun jolasak eta jarduera sedentarioetan baino ez du parte hartzen.
  • - Putz egitea, mastekatzea edota txupatzea kostatzen zaio.
  • - Kasketak maiz izaten ditu; zaila da kontsolatzea.
  • - Urduri jartzen da giro oso aktiboetan edo zaratatsuetan (adibidez, urtebetetze-festak, etab).
  • - Biluzik edo arropa estuz eta mahuka luzez joatea nahiago du. Arroparen etiketek eta oihal batzuek traba egiten diote.
  • - Dieta murriztua du: zenbait testura, zapore edo tenperaturatako elikagaiak bakarrik jaten ditu.
  • - Ez zaio gustatzen eta ez du besoetan hartzea nahi, ez zaio gustatzen besarkatzea.
  • - Ez zaio gustatzen bainatzea, ilea garbitzea, hortzak edo ilea orraztea.
  • - Ez du ikasteko eta autonomia-lanak (eranztea, jantzi batzuk janztea, jateko mahai-tresnak erabiltzea) egiteko interesik erakusten.
  • - Garapenaren lorpenak atzerapenarekin eskuratzen ditu.
  • - Hizkuntzaren garapen eskasa du.

3-5 URTEKO HAURREN ADIERAZLEAK:

  • - Muskulu-tonu baxua: ahula edo biguna ematen du.
  • - “W” esertzen da.
  • - Askotan, objektuekin edo pertsonekin talka egiten du, besteen espazio pertsonalean sartzen da.
  • - Gehiegi estutzen ditu objektuak eskuarekin erabiltzean: adibidez: erraz hausten ditu jostailuak edo pinturak.
  • - Arkatza hatz guztiekin heltzen du.
  • - Larritu egiten da oinak lurrarekin kontaktuan egoteari uzten dionean: ziburuak ez zaizkio gustatzen, altueratik salto egin eta/edo gora igo.
  • - Ez du interesik motrizitate fineko jardueretarako: pintatu, guraizeekin moztu, etab.
  • - Murtxikatzea, putz egitea edo txupatzea kostatzen zaio.
  • - Lo egitea kostatzen zaio.
  • - Aktiboegia da; azkar mugitzen da, eta jokoetan eta/edo jardueretan mantentzea kostatzen zaio.
  • - Jardueretan zentratzea kostatzen zaio.
  • - Kasketak maiz izaten ditu.
  • - Aldaketak asaldatzaileak dira, eguneroko jarduera batetik bestera aldatzea kostatzen zaio.
  • - Laguntza gehiegi behar du janzteko, garbitzeko etabarrerako.
  • - Bere adineko beste haurrek baino errepikapen gehiago behar du jarduera berriak ikasteko.
  • - Janariekin selektiboa da: testura, zapore eta/edo tenperatura jakin batzuk dituzten elikagaiak baino ez ditu jaten. Ez ditu elikagai berriak probatu nahi.
  • - Ez zaio bainatzea gustatzen, ilea edo azazkalak moztea, arropa eta/edo etiketa batzuk traba egiten diote, eta ez zaio gustatzen inork besarkatzea.
  • - Soinu/zarata batzuen aurrean negatiboki erreakzionatzen du: Soinu batzuen aurrean belarriak estaltzen ditu, ustekabeko zaratekin negar egiten du...
  • - Bere kideekin jolastea kostatzen zaio.
  • - Atzerapena du hizkuntzaren eskurapenean.

6 URTETIK GORAKO HAURREN ADIERAZLEAK:

  • - Muskulu-tonua baxua da: mahaian edo aulkian botata egoteko joera du.
  • - Ahal badu ez du jarduera motorrik egiten, hala nola, saltatu, igo, kulunkatu, bizikletan eta/edo patinetan ibili.
  • - Baldarra dirudi, berdinen aldean.
  • - Eskuak erabiltzen dituenean gauzak gehiegi estutzen ditu: pinturak hausten ditu, idaztean indar gehiegi egiten du, papera apurtzen du eta/edo etengabe arkatzaren punta apurtzen du.
  • - Idaztea ez zaio gustatzen: letrak idaztea kostatzen zaio, denbora asko behar du, nekatu egiten da.
  • - Kosta egiten zaio kontzentratzea.
  • - Oso sentikorra da, eta neurriz kanpoko erreakzioak ditu ukimenarekiko, soinuekiko eta usainekiko.
  • - Dieta oso mugatua du: elikagai berriak probatzea saihesten du.
  • - Oso aktiboa da, etengabe mugitzen da, gelditzea kostatzen zaio.
  • - Besteen espazioa inbaditzeko joera du.
  • - Zurruna eta/edo tematia da.
  • - Planetan ustekabeko aldaketak egitea kostatzen zaio.
  • - Beste haur batzuek baino gehiago praktikatu behar du, trebetasun berriak ikasteko.
  • - Desorganizatua da: bere idazmahaia desordenatuta dago, etxeko edo eskolako lanak ahazten ditu, bere gauzak galtzen ditu…
  • - Urrats asko dituzten lanak egiteko zailtasunak ditu.
  • - Bere adineko haurren artean lagunak egitea kostatzen zaio.
  • - Letrak alderantziz idazten ditu: adibidez b d gisa, edo ez ditu bereizten letrak edo hitzak lerroan.
  • - Kosta egiten zaio jarraibideak betetzea.