Oporrak amaituta ekin diogu berriz ere familia eta haurren esku-hartzeei.
Ikasturte berriaren hasierarekin batera, gurekin esku-hartze bat hasi nahi duten familien lehen bisita asko jasotzen ditugu, horrez gain, telefonoz eta posta elektronikoz kontsulta asko egiten dizkigute gurasoeek ere seme-alabei laguntza bila.
Telefono bidezko lehengo kontsultan, zentrora etortzeko lehen urratsak azaldu ohi dizkiegu familiei (kontsultaren arrazoia jaso eta dagokion profesionalarekin hitzordua eman, txosten medikoak etab. eskatu, lehen hitzordu hori zertan datzan azaldu, eta, eskuhartze bati ekin aurretik, ebaluazio-prozesua nolakoa izaten den azaldu), eta gure zerbitzuen tarifen berri ematen diegu.
Batzuetan, familia batzuek oso galdera zehatzak egiten dizkigute, ezin diegunak erantzun eman haurra eta beraiek ezagutu gabe. Adibide zehatzak jarriko dizkizuegu:
– Zer egingo zenuke nire 3 urteko semearekin, kasketaldiak eta portaera txarra baititu eskolan?
– Nola lantzen duzue arreta eta kontzentrazioa 9 urteko neska batekin?
– Astean zenbat logopedia saio behar ditu semeak irakurketa-idazketa lantzeko, eskolan atzeratuta dago eta hirugarren mailan hasten da?
-….
Familiek profesionalengan erantzukizun handia jartzen duzuela ulertzen dugu, haurrei eta beraiei egunerokoan ondo ez doan zerbait bideratzen laguntzen diegulako. Gainera, beldurra, larritasuna, ondoeza, familiako tentsioak… sortzen dituzten egoerak izaten dira egunero aurkitzen ditugunak familia berriekin. Eta badakigu (gu ere beste osasun-zerbitzu batzuetako pazienteak edota erabiltzaileak gara, hezkuntza edo beste komunitate bateko zerbitzuetan…) zein garrantzitsua den eroso eta ondo atenditua sentitzea arazo bat dugunean. Ustez telefono kontsulta horretan familiek baheketa bat egin nahi duzue lagun zaitzakegun pertsonak izan gaitezkeen ala ez jakiteko.
Horregatik, Garatun garrantzi handia ematen diogu familiei harrera egiteari, anamnesi on bat egiteari eta semea/alaba artatzen nola hasiko garen azaldu ahal izateko. Hobeto uler dezazuen, goian jarri dizkizuegun adibideekin azalduko dizuegu. 3 urteko haur batek kasketaldiak eta portaera txarra izan ditzake bere testuinguruan gertatzen den zerbaitek estresatuta dagoelako, erregulazio-arazo bat duelako, hizkuntzan zailtasunak dituelako eta bere ondoeza ezin duelako beste era batean komunikatu… Gauza bera gertatzen da arreta mantentzeko zailtasunekin, irakurtzeko eta idazteko zailtasunekin eta egunero familiek deskribatzen ditugun gainerako arazoekin. Beharrezkoa da elkarrizketan, familiarekin batera, balizko erronkak baztertzen dizkiguten gaiak jasotzea, susmo bat zehaztu ahal izateko eta haurrari gertatzen zaiona ulertzeko, tratamendu-helburuak markatzeko eta haurraren eta haren familiaren abiapuntua zein den eta norantz goazen ulertzeko aukera emango digun ebaluazio bat hasi ahal izateko.
Esku-hartze terapeutikoa haur eta familia bakoitzarentzat egiten den neurrirako jantzi bat da, adina eta diagnostikoa edozein direla ere. Eta horretarako beharrezkoa da:
1. Familiak behar eta nahi duena ezagutzea.
2. Haurrak eta familiak zer egin dezaketen jakitea eta trebetasun helduagoak eta konplexuagoak lortzen laguntzeko.
3. Nola lagundu behar diegun jakitea haur eta familiari aprendizai, parte-hartzea eta/edo bizi-kalitatea hobetzeko prozesu horretan.
Horregatik, ezin dizuegu galdera hain zehatzei erantzun telefono bidezko kontsulta batean.
Espero dugu post honek lagunduko dizuegula gehiago ulertzen nola lan egiten dugun.