IDAZTEKO ZAILTASUNAK HAURTZAROAN

by | asteazkena, 23 Urr 2024 | Berriak

Gaur post hau idazten dugu, batzuetan idazteko zailtasun larriak dituzten haurrak aurkitzen ditugulako, 8 urte igaro ondoren. Ondorioz, haur hauek idazketa eta aprendizai arazoez gain, eskolako lanak egiteko arbuio handia izaten dute, eta ez dute eskolarekiko motibaziorik eta interesik. Horregatik, hainbat post prestatzera animatu gara, detekzio goiztiarra eta deribazioa egitearen garrantziaz hitz egiteko izan ere, haur hauek beren etorkizuneko garapen pertsonal eta akademikoa kolokan jar dezaketen erronkak bait dituzte.

Haurtzaroko idazketa-zailtasunek porrot entimenduak eragin ohi dituzte, autoestimuari, ongizate emozionalari, ikasketa akademikoari eta funtzionamendu sozialari nabarmen eragiten diete. Idazteko zailtasunak dituzten haurrek eskolara joateko interesa galtzen dute, eta horrek eragin negatiboa du okupazio-identitatean, ikasle-rolaren barruan. Beraz, zailtasun horiek errendimendu akademikoari eta aprendizaiari eragiteaz gain, haurren nortasunaren garapenari ere eragiten diote. Horregatik guztiagatik gomendatzen da eskolatik terapeuta okupazionalera goiz bideratzea, haurrek arkatza hartzeko, letrak osatzeko, letrak alderantzikatzeko, idazkera ez irakurgarria dutenean edo beren adinerako espero den idazteko abiadura ez izateko arazoak dituztenean.

Gainera, ondo idazten ikastea oso garrantzitsua da; izan ere, eskuarekin letrak osatzeak ikusmen-diskriminazioan laguntzen du, eta diskriminazio hori irakurketaren ikaskuntzari laguntzen eta eusten dion trebetasuna da. Beraz, idazketa irakurketaren aitzindaria da, eta lehenengoa ondo ematen ez bada, litekeena da haurrak ere irakurketa-arazoak izatea.

Zailtasun hauek, batzuetan, adin goiztiarretan ere ikus daitezke, 6 urte bete baino lehen; izan ere, haur batek paperean formak, irudiak eta sinboloak manipulatzeko eta marrazketatrebetasun eskasak baditu, etorkizunean idazketa-arazoak izango dituela iragartzen du. Eta goiz heltzeak saihestu egingo lituzke berandu detektatzearen ondorioz sortzen diren arazo emozional, jokabidezko eta aprendizaieko arazo guztiak.

Idazketa arazoek eskolako parte-hartzea oztopa dezaketen garapen arazoei buruzko informazioa ematen digute, eskolan ikasteko modu orokorra idatzizko ekoizpenak egitea baita. Hori dela eta, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) idazteko zailtasunak oso txikitatik eskolan moldatzeko eta parte hartzeko eragozpenetako bat dira.

Funtsezkoa da irakasleen zeregina haur bat adinerako espero den ikaskuntza erritmoari jarraitzen ez zaiola identifikatzeko eta espezialistarengana, kasu honetan terapeuta okupazoinalarenrengana, bideratu ahal izateko, zer gertatzen ari den zehaztu eta konponbideak planteatu ahal izateko.

PD: Erakusten dizuegun argazkia 9 urteko neskato baten bat-bateko idazketaren ebaluazioarena da. Dirudienez, kontzientzia fonologikoko arazoak ditu, hainbat ordezkapen eta omisio egiten baititu. Baina esaten badizuet ez dakiela letra xehez idazten, eta kopiaz ez bada, ez dakiela letrak marrazten, nahiz eta guztiak ezagutu, ulertuko duzue idazkera honetan lehenengo huts egiten ari dena letren eraketan dagoela, bere trebetasun bisual-motorren garapenarekin lotuta. Horregatik, berak idazketan duen despiste horren zati bat gehiegizko eskaera motorearengatik da, idazketaren alderdi linguistikoetan kontzentratzea eragozten diotenak.
Horregatik da garrantzitsua diziplinarteko zentro batera joatea haurrak ikasketa edo garapen arazoak dituenean, haurra hainbat ikuspegitatik behatu ahal izateko.
Zure interesekoa izatea espero dugu.

ERE INTERES DEZAKEZU…