Matrikula zaitez 2021ko maiatzaren 10a baino lehen!
Desberdintasun sentsorial horiek ezagutzea eta garapenean hauek duten eragina ulertzea eta eguneroko jardunean haurrari nola eragiten dion jakitea nahita ezkoa da TEA duten haurrek nola regulatzen diren ,arreta jartzeko duten gaitasuna, ingurunearekin elkarreragiten duten modua eta pertsoneki nola erlazionatzen diren ulertzeko. Horrela, TEA duten haurren ezaugarri indibidualei egokitutako esku-hartze klinikoak edota pedagogikoak diseinatu ahal izateko.
Ikastaroa arlo terapeutikoan eta hezkuntza-arloan haurrekin lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago.
Jaitsi ikastaroko programa
Jaitsi ikastaroko posterra
Jaitsi izena emateko horria
GURASO TAILERRA: KANPORA PIXOIHALA! NOLA HASI PROZESUA ETA NOLA LAGUNDU ZURE HAURRARI
Apunta zaitez, ez gelditu plazarik gabe!
Uda dator eta familia askok haurrari pixoihala kentzeko asmoan daude. Beroak, familian egoteko denbora izateak edota atsedenak lagungarriak direla pentsatuz. Egia esan, hala dira, baina era berean ezinbestekoa da haurra prest dagoen baloratzea…
Batzuetan, prozesua hastean haurra prest ez dagoenez, saiakeretan porrot egiten dugu eta korapilatzen zaigun zerbait izan daiteke.
Gure seme-alabei modu seguruan aurre egiten lagundu behar diogun garapen garrantzitsuaren mugarria da.
Tailer honetanazalduko dizuegu nola jakin dezakezuen momentua den edo ez, nola has zaitezketen prozesuarekin edota zer egin dezakezuen zuen haurrak komunean bere beharrak egitea zaila gertatzen ari bazaizue.
Talde txikia, plaza mugatuak.
Izen-emate epea zabalik ekainaren 28 arte.