GURI BURUZ

2012tik, garapenean eta/edo aprendizaian erronkak dituzten haurrei eta haien familiei lagunduz.

Garatu haurren arretarako diziplina anitzeko zentroa da. Haurren eta haien familien garapen orokorra sustatzeko gunea da. Hazkunde-prozesuan lagunduz, ongizatea sustatuz, osasun fisikoa eta emozionala bultzatuz, autonomia eta parte-hartzea sustatuz eta harremanak aberastuz.

MISIOA: 

Haur eta familia bakoitzarentzako banakako esku-hartzeak diseinatzen ditugu, kasu bakoitzaren beharretan oinarrituta, familiaren sinesmenak eta balioak errespetatuz, eta haurraren indarguneak eta erronkak erreferentzia gisa hartuta.

BALIOAK:

Garatuk kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko ahalegina egiten du. Eta horretarako bertako profesionalek esku-hartze esparruetan eta teknika berritzaileetan etengabeko prestakuntza jasotzen dute, beti ere, ebidentzia zientifikoa ardatz oinarri izanda.

GURE PROFESIONALAK

  • Garatu - Sobre Nosotros y Nuestros Profesionales: Ainara Larrañaga

    AINARA LARRAÑAGA

    Terapeuta Okupazionala

  • Garatu - Sobre Nosotros y Nuestros Profesionales: Andrea Gómez

    Andrea Gómez

    Psikologoa

  • Garatu - Sobre Nosotros y Nuestros Profesionales: Naroa Alonso

    Naroa Alonso

    Neuropsikologoa

  • Garatu - Sobre Nosotros y Nuestros Profesionales: Dunixe Burgoa

    Dunixe Burgoa

    Logopeda

IBILBIDE PROFESIONALA

AINARA LARRAÑAGA IGLESIAS

Ainara Larrañaga 14 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du. Terapia Okupazionalean diplomatua da. Zaragozako Unibertsitatea, elkargokidea: 034 zk.

Bere ibilbide profesionala neuroerrehabilitazioan ekin du Bobath Terapeuta gisa. Etat Terapeuta okupazional gisa lan eginaz, nahasmendu neorologikoak (Kalte Zerebrala, EM, ELA etab.-ekin) dituzten helduekin hainbat zerbitzu eta baliabide publiko zein pribatuetan.

Haurtzaroarekiko grinak bultzatuta, pediatriako esku-hartze eredu espezifikoetan trebatu da. Lehenik eta behin, Integrazio sentsorialaren prestakuntzarekin, 2011n University of Southern California (Sensory Integration Certification 3683 zk.). unibertsitean. Ondoren, bere prestakuntza garatu du arreta goiztiarrari, jolasari, elikadurari, TEA, idazketari etab.-ari buruzko ikastaroak eginaz.

2009aza geroztik etxez etxeko terapia-zerbitzuak ematen aritu da, Distira eta ISEP Donostiarekin elkarlanean. 2007tik 2012ra, terapeuta okupazional gisa lan egin du Eusko Jaurlaritzako Prestakuntza eta Hezkuntza Berriztatzeko Laguntza Zentroetan, Lasarte, Donostia, Irun eta Ordiziako Berritzeguneetan.

2012az geroztik Garatu Haurraren Garapenerako Zentroa sortu eta bertan ari da lanean. Pasioz bizi duen haur eta gazteei arreta emanez praktika klinikoan jardunaz, eta diziplinarteko espazio espezifiko bat sortzeko grinaz.

Garapenari buruzko ezagutzak sakontzeko asmoz, neurogarapenean eta familian oinarritutako esku-hartze ereduetan prestatzeko lanetan dabil. Hori dela eta 2010ean The Interdisciplinary Council on Development and Learning DIR/DIRFLOORTIME® prestakuntzan ekin zion. 2014an, Basic DirFrloortime® Provider ziurtagiria lortu zuen. Ezagutza zabaldu eta sendotzeko, ikastaro espezifiko batzuk egin ditu, hala nola DIR® eta Osasun Mentala eta DIR® Hacia 202. 2020an DIRFloortime® Certificate of Proficiency lortu du (28086706 zk.).

Harreman goiztiarrek neurogarapenean duten eraginagatik interesatua, 2019az geroztik, Sensory Attachment Intervention-en trebatzen dabil Éadaoin Bhreathnachekin. Eta Patricia Crittendenen Madurazio Eredu Dinamikoan (DMM) Atxikimenduari buruzko teoriaren inguruko ezagutzak zabaltzeko, Atxikimendua: Ebaluaziorako eta Esku-hartzerako Ikuspegi Integratzailearen ikastaroa egin du 2019an Helen Johnsonekin Espainian.

Gaur egun, TEA duten haur eta familiai laguntzen jarraitu ahal izateko, Gurasoen Bitarteko Esku Hartzeei buruzko ikastaro bat egiten ari da Argentinako Espektro Autistaren baldintzak dituzten Haur, Nerabe eta Helduentzako Programan, Sebastian Cukier (Haur eta Gazteen Psikiatra) doktorearen gidaritzapean.

IBILBIDE PROFESIONALA

Andrea Gómez de Maintenan

Andrea Gómez de Maintenant Psikologian graduatua. 2013 Deustuko Unibertsitatea. Elkargokide zk.: 04363.

Karrera amaituta, Bruselan egondakoa da Psikologia Zientzietako Psikologia Klinikoan eta Psikopatologian espezializatutako Masterra egiteko, Bruselako Unibertsitate Librean (2013-2015).

Bere ibilbide profesioanalari 2015ean ekin dio, haur eta gazteen arloko psikologo gisa, Enixe Psikologia zentruan.

Prestakuntza klinikotik abiatuta lan-ildo integratzailea bilatu du, alderdi afektibo, kognitibo, portaerakoak eta fisiologikoak aintzat hartzen dituena. Arazoek kausa anitzeko jatorria dutela ulertuta. Horregatik, eskola psikoterapeutikoen metodo zientifikoez eta tresna eraginkorrenez elikatzen saiatzen da, paziente bakoitzari egokituz.

Pertsonaren ingurua eta testuingurua garapenerako gako garrantzitsuak direla ulertzen du. Hori dela Familia eta Bikotearen Terapiako Prestakuntzan trebatua da, Terapia Dinamiko eta Sistemikoen Euskal Elkartean (AVAPSI).

Gaur egun Garatuko talde terapeutikoan psikologo gisa parte hartzen du.

IBILBIDE PROFESIONALA

Naroa Alonso Alcaraz

Naroa Alonso Psikologian graduatua. Euskal Herriko Unibertsitatea 2013. Elkargokide-zenbakia: BI-04448.

Burmuinaren garapena eta funtzionamenduaren interesa dela eta, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Haur eta Helduen Neuropsikologia Klinikoko Masterra egindakoa (2013-2016).

Hasiera batean, arlo horretako motibazio nagusia hirugarren adinean, gaixotasun neurodegeneratiboetan eta hauen neurorehabilitazioan oinarritzen bazen ere, pixkanaka konturatu da oso garrantzitsua dela ahalik eta azkarren esku hartzea prebentzio lana garun-garapen optimoa bultzatzeko. Horrela hasi da bere ibilbidea haurtzaroko eta gaztaroko neuropsikologian, neurogarapenaren eta ikaskuntzaren zailtasun edota nahasmenduen munduan.

Osasun Psikologo Orokorraren Gaikuntza lortutakoa da 2014.

2016. urteaz geroztik, Garaturekin lan egiten du, eta zentroko diziplinarteko taldeko kide da. Neuropsikologo gisa lan egiten du neurogarapenean nahasmenduak edota ikasteko arazoak dituzten haur eta haien familiekin.

Arreta eta esku-hartze ahalik eta goiztiarrena izateko ikuspegiarekin jarraituz, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Arreta Goiztiarreko Aditu Graduondoa egindakoa da (2018-2019).

Haurrei eta haien familiei laguntzeko ezagutza, trebetasun eta tresna gehiago lortzea ahalbidetuko duen etengabeko prestakuntzaren premisatik abiatuta, 2020az geroztik The Interdisciplinary Council on Development and Learning DIR/DIRFLOORTIME®-en prestatzen dabil. DIR/DIRFLOORTIME®-neurogarapenean oinarritutako eta familian oinarritutako esku-hartze eredua da.

Laneko urte hauetan zehar gurasoen eta haurren arteko lotura positiboa sortzen duen onura egiaztatu ondoren, gaur egun Haur Masajeko Hezitzaile prestakuntza ematen ari da International Association of Infant Massage programaren barruan, Espainiako Haur Masajearen Elkartean.

Neuropsikologia, neurogarapena eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko motibazioa direla eta, bere prestakuntza osatzeko, arlo horretako kongresu, jardunaldi edo ikastaroetara joaten da.

IBILBIDE PROFESIONALA

Dunixe Burgoa

Dunixe Burgoak 17 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala du.

Irakasle ikasketak burutu ditu, Bilboko Andramari Irakasle Eskolan. 2000. Logopedian Diplomatua Salamancako Unibertsitate Pontifizioan. 2003. 48.0138 zenbakiko elkargokidea.

Bere ibilbide profesionalari Carmen Marquinezen foniatriako gabinetean ekin dio, logopeda gisa lan eginez. Bertan, ahots, hizketa eta hizkuntza nahasmenduak dituzten haur eta helduekin esku-hartzeak eginaz.

Haurren garapena eta beren erronkak ikuspegi integraletik ezagutzeko nahiak bultzatuta, 2017az geroztik logopeda gisa elkarlanean dabil Arreta Goiztiarreko esku hartze talde profesional ugaritan.

Disziplina arteko talde batekin lan egiteko interesa dela eta, familia ardatz duen eredu baten ikuspegitik jarraituz, 2019az geroztik, Garatun logopeda gisa kolaboratzen dabil.

Haurren perfilak hobeto ulertzeko interesak bultzaturik, neurogarapen eta familietan oinarritutako esku hartzerako ereduetan formatzea erabaki du. Hori dela eta 2020az geroztik, DIR/DIRFLOORTIME® prestakuntzan lanetan dabil The Interdisciplinary Council on Development and Learning-en.