GURE LANA

Garatun, garapenean arriskua edota erronkak dituzten haurrentzako esku-hartze klinikoak egiten ditugu. Haurrak jaiotzen direnetik 18 urte bete arte tratatzen ditugu.

Haur bakoitzari behaketa espezifiko bat egiten zaio, eta, gurasoekin edota ohiko zaintzaileekin batera, esku-hartzearen helburuak ezartzen dira. Esku-hartzeak banakakoak dira, haurren eta haien familien beharretan eta ezaugarrietan oinarrituta.

Garatuko profesionalak espezialistak gara garapenaren arloan. Unibertsitateko oinarrizko prestakuntzaz gain, haurren arretarako ereduetan eta garapeneko nahasmenduetan esku hartzeko teknika eta tresna espezifikoetan prestakuntza zabala eta graduondokoak ditugu.

Bi urratsetan egiten dugu, behaketa eta esku-hartzea.

¿Cómo lo hacemos? La Evaluación

BEHAKETA

Ebaluaketa batek haurraren indarguneak zein ahulguneak identifikatzeko aukera ematen digu. Esku-hartzearen abiapuntua izanik.

ESPEZIALISTA BATENGANA JOATEKO MOMENTUA DA?

Zuen semeak/alabak erronkarik badu mugimenduan, komunikazioan, beste batzuekin harremantzeko, arreta jarri eta mantentzeko, autonomian, aprendizaian eta/edo irakurketa-idazketan, beharrezkoa da ebaluazioa egitea.

Garatun, garapenean erronkak dituzten haurrei eta beraien familiei ematen diegu arreta, eguneroko jardueretan eta eginkizunetan duten parte-hartzea mugatuta dutelako edota ez dira beren adinerako espero direnak

Ebaluaketa baten helburua haurra garapenean non dagoen identifikatzea, dituen erronken izaera eta dimentsioa ulertzea da. Baita dagoeneko eskuratu dituen indarguneak, eskumenak eta lortu dituen baliabideak ere. Ebaluazioak funtsezko informazioa emango digu esku hartze plan bat diseinatu eta planifikatzeko, haurraren hazieran eta garapena bultzatzeko eta haren parte-hartzea sustatzeko testuinguru naturalean.

Ebaluaketa prozesuaren barruan daude: familiarekin egindako elkarrizketak eta haurrarekin esplorazio-saioak. Haurrarekin jolasa eta jarduera desberdinak egiten dira: nola mugitzen den (gorputza nola erabiltzen duen, objektuak eta tresnak nola erabiltzen dituen…), nola komunikatzen den (nola adierazten den, nola erabiltzen duen ahozko hizkuntza…), nola pentsatzen duen (arreta nola mantentzen duen, nola arrazoitzen duen…), nola jolasten eta erlazionatzen den behatzeko. Behaketa egiteko, ebaluazio-tresna estandarizatuak eta ez-estandarizatuak erabiltzen ditugu, haurraren trebetasun eta erronken emaitza zehatzak lortu ahal izateko. Behaketa borobiltzeko, elkarrizketak egiten dira haurrarekin esku hartzeak dituzten osasun edota hezkuntza arloko profesionalekin.

Informazio guztiarekin, honako hau zehazten da: haurrak garapenean laguntza behar duen edo ez eta esku-hartzea beharko izanez gero, honen ezaugarriak (metodologia, formatua, iraupena eta maiztasuna).

ESKU-HARTZEA

Haurraren erronkei ikuspegi holistiko eta integratzailetik heltzen zaie, haurraren eboluzio-unea, adina eta testuingurua kontuan hartuta.

Esku-hartzea banakako eta aurrez-aurreko saio bidez egiten da. Saio horiek asteroko edota hileko maiztasunarekin egiten dira. Familiak aktiboki parte hartzen du esku hartzeko prozesuan, haurraren beharren eta une ebolutiboaren arabera. Haurraren esku hartze saioetan parte hartzen du, edota jarraibide eta aholkularitza-saioetan parte hartzen du terapeutarekin.

Saioetan, jolasa erabiltzen da haurrak sustatu edota landu behar dituen trebetasunak garatzeko tresna gisa. Haurraren beharrak, adina, eboluzio-unea eta helburu terapeutikoak kontuan hartuta, jolas askea, jolas gidatua edota entrenamendu gidatua erabiltzen da. Goi-mailako gaitasunak, autonomia eta ikaskuntza sustatzen dituzten jarduera edota ekintzen bidez.

Gure esku-hartzeak erronkak identifikatzera eta trebetasun hauek sustatzera bideratuta daude:

– Prozesamentu sentsorialeko gaitasunak.
– Mugimen-trebetasun sendoa: kontrol posturala, oreka, koordinazioa, arintasuna eta abar.
– Motrizitate fina: manipulatzeko trebetasunak, mugimendurako zehaztasuna.
– Idazteko trebetasunak eta grafomotrizitatea.
– Aho mugimendurako gaitasunak.
– Aho hizkuntzako gaitasunak.
– Komunikazio eta hizkuntza-trebetasunak.
– Gaitasun kognitiboak: arreta, memoria, funtzio exekutiboa etabar.
– Gaitasun emozionalak: emozioen erregulazioa, kontzientzia eta kudeaketa, autoestimua etabar.
– Gaitasun sozialak: gizarte-komunikazioa, enpatia, arazoen ebazpena etabar.
– Gaitasun funtzionalak eta autonomia pertsonalekoak.
Garatuko profesionalok askotariko ikuspegi, eredu eta esku-hartze tekniketan trebatuta gaude. horri esker, esku hartzeko aukera dugu, arreta ematen diegun haurren beharretan oinarrituta.

Ayres Sensory Integration.
DIR®/DIRFLOORTIME®.
– Neurogarapena.
– Teknika kognitibo konduktualak.
– Ikuspegi kognitiboak.
– Gurasoek bideratutako esku-hartzeak.
– Esku-hartze sistemikoa.
– Psikodinamika.